2014-05-23

GABRIEL ARESTIRI OMENALDIA


Egia bat esateagatik,
alabak
hil behar bazaizkit,
andrea
bortxatu behar badidate,
etxea
lurrarekin
berdindu behar bazait;
Egia bat esateagatik,
ebaki behar badidate
nik eskribitzen
dudan
eskua,
nik kantatzen
dudan
mihina;
Egia bat esateagatik,
nire izena
kenduko badute
euskal literaturaren
urrezko
orrietatik,
inoiz,
inola,
inun
eznaiz
isilduko.

HARRI ETA HERRI: 50 URTE ARGITARATU ZELA ETA GURE POETA HANDIARI, EGIN SAIO OMENALDIA,  ARRIAGA ANTZOKIAN;  ETA EGUN OSOAN JARRAITUZ IRAKURRI DITUZTE BERE POEMAK, GUK ERE, ETA GURE TXOKO HONETATIK, ESKAINTZEN DEGU BERE POEMA EDER HAU. OMENALDI XUME BAT LITERATURAKO IKASGELATIK ESKAINIA.

1 comentario:

  1. MILA ESKER MELI, BERRI HAU GUREGANATZEAGATIK.

    ResponderEliminar